III Seminario Internacional Colombia  
  • La diversidad también se celebra

    Por unas fiestas inclusivas

    Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilorako Euskal Foroaren Herritarren Partaidetza, Kultura eta Sentsibilizazio Batzordeak zuekin partekatu nahi du Aniztasuna ere ospatzen da kanpaina. Jai inklusiboen alde, gure jaiak pertsona guztiek parte har dezaketen espazioak nola bihurtu hausnartzeko ekimena.
    Gure herriak, auzoak eta hiriak askotarikoak dira, eta aniztasun hori ere islatu behar da partekatzen ditugun ospakizunetan. Tradizioak garrantzitsuak dira, baina eboluzionatu ere egiten dute: kultura-adierazpen berriei lekua irekitzeak ez du nortasuna kentzen, aberastu egiten du, bizikidetza indartzen du eta identitate partekatua eraikitzen laguntzen du.
    Kanpaina honen bidez, jai-batzordeak, elkarteak, kolektiboak eta herritar guztiak animatu nahi ditugu parte-hartze zabalagoa eta inklusiboagoa sustatzera, topaketa, elkar ezagutzea eta aurreiritziak haustea bultzatuz.
    Honekin batera doazkizuen materialak zuen kontaktuen eta sareen artean zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, baita zuen inguruko jaiak antolatzeko eta gozatzeko proposamen hauek sarera ere.
    Eskerrik asko zuen lankidetza eta konpromisoagatik.