¡Colombia Libre de Paramilitarismo Ya!
Hemen kanpainako materiala ikusi dezakezu.
Kamiseta
Kamiseta
Kamiseta
Kamiseta
Kolonbiako gatazkaren garapenean, paramilitarismoa katebegi garrantzitsua izan da “barne etsai” doktrinaren konfigurazioaren barruan. Doktrina horren arabera, milaka kolonbiar hil, espetxeratu, seinalatu eta beraien eskualdeetatik eta herrialdetik ateratzera behartu dituzte. Azken hogei urteotako kontakizun historiko ofizialean figura hori sistematikoki ezabatuta agertzen da, narkotrafikoarekin loturak dituzten aparatu kriminal soil bihurtuta, baina eguneroko praktikan, sorreratik lurjabe handien, multinazionalen eta eskuineko alderdi politikoen beharrei erantzun dieten egitura horiek bere horretan jarraitzen dute.
Kanpaina honen helburua ez da soilik Kolonbian paramilitarismoaaren existentzia eta jarraipena salatzea, horrek gure bilakaera historikoan inplikatu duen guztiaren aurrean borrokan jarraitzeko aukera eta beharra ere jasota utzi nahi ditu.
Bat egin nahi duzu? Idatzi zure kamiseta eskatzeko (15€): komunikazioa@freytter.eus