Asociación Freytter Elkartea
 
  • Fortaleciendo experiencias

    de reivindicación de los Derechos a la Verdad, Justicia y Reparación en Casos de Crímenes de Lesa Humanidad

    Barranquilla deitzen da Kolonbian bisitan egon ginen hiria. Han, ebidentzia guztiak biltzen aritu ginen, eta, aldi berean, bertatik bertara bizi izan genuen nola bizi diren bertako hiritarrak behar sozial eta ekonomiko ugarien aurrean.

    Gauzak horrela, herritarrek bere sustengurako eta familiaren mantenimendurako dirua modu informalean lortzen dutela nabaritu genuen. Kalitatezko bermerik gabeko eta prezio altuko era guztietako salgaiak saldutzen dituzte. Erakunde ofizialak aurtengo seihilekorako adierazi dituen enplegu-tasa altuek %11,5eko portzentajea adierazten dute, baina Kopuru hori ez dator bat errealitatearekin, pertsona batek aldi baterako duen “edozein “jarduera” enplegutzat jotzen baitute.
    Barranquilla hiriak milioi bat biztanle baino gehiago ditu, eta kaleen eta eraiki berri diren hainbat eraikinen azpiegitura nola garatu den erakusten du. Hiri handi baten itxura ematen diote, baina horrek beste hiri horretako errealitatea ezkutatzeko balio du, non milaka eta milaka pertsona bizi diren oinarrizko beharrak asetu gabe, bereziki elikadura beharrak. Izan ere, enplegurako eta unibertsitate publikora sartzeko aukerarik ez dagoenez, gazteek aurkitzen duten bide bakarra paramilitarren erakundeetako “mafia buru” zaharrek antolatutako delinkuentzia-talde ugariak dira. Talde horiek indartu egin ziren Estatuak Álvaro Uribe Vélezen gobernuan emandako laguntzarekin.
    Indar armatuen armamentua duten delinkuentzia-banda handiek, narkotrafikatzaileek eta diru-garbitzaileek hainbat delitu mota egiten dituzte egunero: estortsioa, gizarte-liderren hilketa selektiboak, sindikalisten edo alderdi alternatiboetako kideen jazarpena, gorputzen zatikatzeak… Poliziak “mafiaburu” horietako asko ezagutzen ditu, eta legez kanpoko jarduerak ezagutzen dituzte; hala ere, gutxi dira harrapatzen dituztenak, gehienek badakitelako noiz harrapatuko dituzten, 90eko hamarkadako garaietatik hona nola jokatu duten. Estatuko Erakundeen eta txandakako gobernuen laguntzarekin, indarra hartu zuten, eta hirian sartu ziren talde paramilitarrak, Estatuko politikariekin eta eragileekin aliaturik, Atlantikoko Unibertsitatera joan ziren. Han, hainbat krimen, desagerpen eta irakasle, ikasle eta langile, sindikalista eta unibertsitateko eta herrialdeko gobernuko politiketan iritzi kritikoa zuen ororen aurka. Unibertsitate-komunitateko kide gehienen aurka sortu zen sarraskiak ez du zigorrik jaso, agintariek ez baitituzte autore intelektualei buruzko sakoneko ikerketak egin, batez ere, autoreok klase politikoaren eta industrialari handien barruan daudelako, tokiko eta nazioko boterea baitute gertaera horiek isilarazteko. Hala ere, Jorge Freytter irakaslearen kasua gure herrialdeko mugetatik igaro da, eta AEBko Giza Batzordean salatu da. Horri esker, Kolonbiako Estatuak, Fiskaltzaren bidez, Gizateriaren Aurkako Delitua deklaratu zuen paramilitarrek Estatuko agenteekin batera egindako krimen anker hau. Horri esker, gertaera horrek ez du preskribatzen denboran, baina, gainera, polizia-agintariek azken ondorioak ere ikertu beharko dituzte modu, denbora eta tokian, eta autore materialak aurkitu beharko dituzte, baina bereziki autore intelektualak.
    Ikuspuntu politikotik, badira “kasta politiko” batzuk, Sol familiak gidatuak, hiriko Alkatetzatik eta Atlantikoko Departamentuko Gobernaziotik gobernatu dutenak, kontrol instituzionalik gabe. Estamentu ofizial guztiak familia horrek kontrolatzen ditu. Horri esker, dirutza handiak egin dituzte, eta hiriaren bilakaera zehaztu dute. Orain dela hamabost urte, egindako obra publiko handiek gainbalioak dituzte, (ikasketa-beken bidez, administrazio publikoko karguekin edo esku-diruarekin erosten dituzten enpresa ugarien bidez).
    Hirian ez dago politikoki desadostasunik. Polizia-erakundeen eta inteligentzia-erakundeen bidez lurralde-kontrola duten tokiko boteredunek estigmatizatu egiten dituzte hiria gobernatzen den bezala ados ez dauden pertsonak, eta hiriko “Garapenaren” etsaitzat seinalatzeko modua bilatzen dute. Halaber, ekintza faltsuak egiten dizkiote agintari judizialen aurrean salatzeko.
    Komunikabide masiboek, hala nola prentsak, irratiak eta telebistak, funtsezko zeregina dute tokiko klase politikoa konprometitzen duten gertaera guztiak isilpean mantentzeko. Kazetariek ez dute beren iritzia borondatez adierazteko askatasunik, soldatapekoak dira eta tokiko klase politikoak baimentzen dituenak bakarrik zabal ditzakete, baina albiste asko gizarte- sareen bidez eta kazetari independenteen bidez ezagutzen dira.